We Can Do It!
Itxura
We Can Do It! (euskaraz Egin Dezakegu!) AEBetako gerra propaganda kartel bat da, 1943an J. Howard Miller diseinatzaile grafikoak Westinghouse Electric enpresarentzat egina, langileen gogo-kemena zuzpertzeko irudia izateko asmoz. Albiste agentzian batean agertu zen Michigango lantegi bateko Geraldine Hoff langilearen zuri-beltzeko argazki batean oinarritua dagoela uste da.
Bigarren Mundu Gerran zehar kartela ustekabean igaro zen, baina 1980ko hamarkadan berreskuratua eta formatu askotan berrargitaratua izanik, "We Can Do It!" izenburupean hedapen handia izan zuen, Rosie errematxatzailea izendapena ere jaso zuen. eta gerra garaiko ekoizpen kateko emakume langile kementsuaren irudikapena bilakatu zen.